Oroimena, duintasuna eta borroka!!
Martxoak 28, Kontzentrazioa.
12,30etan Andra Mariko Portikoan.
Frankismoaren aurka, oroimena, duintasuna eta borroka. Datorren asteartean, horda faxistek Durango bonbardatu zutela 72 urte beteko dira. Horretarako 15 tona bonba erabili eta 336 pertsona hil zituzten. 72 urte pasa dira, Emilio Mola jeneral kolpistak bere mehatxua bete zuela; alegia, bizkaitarrak aske izateko borrokan tematzen baziren, lurralde osoa suntsituko zuela.
Denbora pasa da, baina garaileak, bere oinordekoak eta egungo konplizeek, ahanztura eta historiaren manipulazioarekin jarraitzen dute. Batzuk, Oroimen Historikoarekiko borroka, gorpuak hobi komunetatik atera eta desagertuak identifikatzera mugatu nahiko lukete. Beste batzuk ezta hori ere.
Ezin dugu ahaztu, Gerra Zibilean frankistak garaitu ondoren, 40 urte iraun zuen diktadura bat inposatu zela. Erregimen honen egunerokotasuna; komunista, sindikalista, anarkista, errepublika zale, abertzale edo orobat demokrata usaia zuen oro, jazartzea izan zen.
Berrogei urte hauetan, batze, biltze eta adierazpen askatasuna, bere adiera guztietan debekatuak izan ziren. Debeku hauen aurka jardun zutenak, zigortuak, atxilotuak, torturatuak eta gartzelaratuak izan ziren. Sindikatu Verticalarekin oroitu baino ez dugu, ugazabei langileen hustiakuntza ahalbideratzen ziena. Tribunal de Ordén Público deiturikoa ere ospetsu egin zen, bertatik milaka pertsona pasa baitziren. Ezin ahantzi Dirección General de Seguridad erakundea, zein komisaldegi eta kasernatxo frankorekin batera, zigorgabetasun osoko eremu ilunak eratu zituen. Hauetaz landa, populazio erreprimitzeko sortu ziren indar eta erakunde armatuek ere oroitzapen latza utzi zuten.
Faxismoak hil zituen pertsonen oroimena ez da soilik loreekin eta adierazpen hutsalekin gorpuzten. Adierazpen hauek kontzientzi hutsak elikatu eta txarrak zuritzeko baino ez dute balio. Azken helburua historia faltsuki gainditzea baino ez da. Baino zauriak ezin dira itxi biktima eta borreroak maila berean jarriz, eta Franco eta bere kideen erantzukizunak ahaztu eta estaliz. Estatu Espainolean barrena, ase arte, torturatu, zapaldu eta jendea erail egin zuten asko juzkatuak ere ez dira izan. Aitzitik beste batzuk, egin ez zituzten delitu batzuen errudun izaten jarraitzen dute.
Guk oroimen historiko antifaxista baten alde egiten dugu. Egia bilatuko duena eta behingoz justizia egiten saiatuko dena. Ozen entzun nahi dugu, kapitalistak izan zirela Francoren eta bere ingurukoen jarduna sustatu zutenak. Bankariak, industrialak eta finatzariak eman zioten Francoren diktadurari babesa. Hauek berauek, frankismoa baliogabetu zenean, demokrazia faltsu baterako igarobidea planifikatu eta Juan Carlos de Borbon koroatu zuten.
Gaur egun, Estatuko bitarteko guztien laguntzarekin oraindik, faxismoak inpunitate osoarekin jarduten du. Faxismoaren atzo eta gaurko biktima guztiak oroituz, Durangok ez du ahazten ez eta barkatzen ere.
Faxismoaren aurka, oroimena, duintasuna eta borroka!
Contra el fascismo, Memoria, Dignidad y Lucha.
El próximo martes se cumplen 72 años desde que las hordas fascistas comenzaron a bombardear Durango con cerca de 15 toneladas de bombas, asesinando a 336 personas. 72 años desde que el General golpista Emilio Mola cumplió su amenaza de arrasar Bizkaia si sus ciudadanos no desistían en su empeño de ser libres. Después de tanto tiempo, los vencedores, sus herederos y sus actuales cómplices continúan practicando la manipulación de la historia más reciente y el olvido. A unos les gustaría que la lucha por la Memoria Histórica se limitara a la exhumación de fosas y a la identificación de desaparecidos. A otros ni siquiera eso.No debemos olvidar, que tras la victoria franquista en la Guerra Civil, se impuso una brutal dictadura que se prolongó durante 40 años y cuya práctica diaria fue la de perseguir todo lo que oliera a comunista, sindicalista, anarquista, abertzale, republicano o, simplemente, demócrata.
Fueron cuarenta años en los que la libertad de asociación, reunión y expresión en todas sus formas fueron totalmente prohibidas, pagando con detenciones, multas, torturas, cárcel, o incluso con la vida quienes osaban desafiar al régimen.
Recordemos el Sindicato Vertical, que servía para mantener la explotación de los obreros por parte de los patrones. El famoso Tribunal de Orden Público, por donde pasaron miles de personas.La Dirección General de Seguridad, que junto a cuartelillos y comisarías, fueron lugares de total impunidad, así como otros organismos y cuerpos armados creados para sojuzgar y reprimir a la población.El recuerdo a los que fueron asesinados por el fascismo no se hace con flores y declaraciones vacías que sirven para contentar malas conciencias y así pasar la página de la Historia. Tampoco se hace equiparando a las víctimas con los verdugos, ni dejando pasar las responsabilidades de Franco y los suyos....
Contra el fascismo, Memoria, Dignidad y Lucha!!
Gora Durango Antifaxista!!
Gora Euskal Herria Antifaxista!!
No hay comentarios :
Publicar un comentario